2018ko martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

CastellanoCatalàGalego

2018ko martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

GU GABE MUNDUAK EZ DU FUNTZIONATZEN

CGT-LKN sindikatuak, Mugimendu Feministarekin elkarlanean, martxoaren 8 honetan 24 ORDUKO GREBA deitzen du; greba laborala, kontsumoko greba, zaintzetako greba, greba orokorra eta ikasle mugimenduak egiten duen deialdiarekin bat eginez.

Gizarte osoari deialdia luzatzen diogu grebaren alde egiteko eta egongo diren mobilizazio guztietan parte har dezan.

Salatzen dugu esplotatzen gaituen eta gure bizitzen eskasian, bizitzetan eta emakumeentzako diskriminazioan bereziki krudela izanez, esklabo bihurtzen duen merkataritza-gaia.

Salatzen dugu enplegurako sarbidea zailtzen digutela bereziki emakumeei. Ez dugu enplegu prekario gehiagorik nahi, behin-behinekoa, tartekakoa, jardunaldi partzialik ez eta jarritako ordutegiak zaintza-arduretako lanarekin bateraezinak direnik ere. Eskatzen dugu soldata-desoreka, pentsioetako desberdintasuna, sexu-jazarpena eta lantokietako sexu arrazoiengatik bukatzeko.

Ezin dute jarraitu bortizkeria matxistek ezta merkatuarenek objektu, ondasun bezala tratatzen gaituztenek. Ezin dugu onartzen jarraitu tratu txarrik gizonen partetik, erailketarik, bortxaketarik, gaixotzen eta bizi izateko ezgaitzen gaituzten arazorik.

Baina erakundeen jarrerak eta jokaera matxistak erreproduzitzen dituzten legeak ere salatu nahi ditugu, era berean.

Legeak ere salatzen ditugu; izan ere, ez dute bermerik ematen emakumeak baztertzen baitituzte. Oro har, eskatzen dugu gizartearen errespetua eta Elizak muturra sartzen ez jarraitzeko.

Gure aniztasun osoa, hau da, emakume lesbiana bisexualak, transexualak, sexuartekoak edota queer+ak onartzen dituen hezkuntza-sistema nahi dugu.

Ugaltzeko eta eskubide sozialak nahi ditugu guztiontzat.

Ardurak eta zaintza konpartitzearen aldeko hezkuntza eta heziketa behar dugu; bai gizonak heziko dituena baita gizarte osoa ere. Ez dugu nahi eta ez dugu inola ere onartuko menpekotasun pertsonen zaintza emakumeen esku geratzea.

Osasun-zerbitzu publikoa eta kalitateduna galdegiten dugu, emakumeon bizimoduaren egunerokotasunak gaixotasun gisa hartuko ez dituena: hilekoa, haurdunaldia, menopausia… Gizonen medikuntzak errespetatu eta errekonozitu behar ditu gure gorputzak baita gure bizimoduak ere.

Emakumeok arrazismoa sostengatzen dituzten mugak, CIEak eta bizitza-deportazioekiko intsumisoak aitortzen dugu geure burua.

Emakume migratzaileak, presoak, anitz funtzionalak, sektore emankor guztietako eta ugalketako, klaseko talde sozialetako batzordekook oihukatzen dugu:

Gu gabe ekoizpenik ez erreprodukziorik ere ezdago. Mundua gelditzeko gelditu nahi dugu.

Louise Michel Pariseko Komunan zioen bezala: “Emakumeek ez zuten galdetzen gauza bat posiblea zen, baizik eta erabilgarria zen, eta orduan hura posiblea izaten lortzen zuten”.

Bizi izateko greba, elkar zaintzeko greba.

Egin bat borrokarekin, asko gara-eta.

Lanaren Konfederakunde Nagusia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *